WEBGUNEAREN LEGE OHARRAK

Egitura orokorra, bai eta webgunea osatzen duten testuak, irudiak eta soinuak ere, Transdev Urbain Pays Basque enpresarenak dira.

Transdev Urbain Pays Basque enpresak Hego Lapurdiko Lurralde Eremuaren Garraio sarea ustiatzen du, Euskal Hirigune Elkargoak eman zerbitzu publikoko eskuordetza baten ondorioz. 

Webgune osoa egile eskubidearen eta jabetza intelektualaren gaineko Frantziako eta nazioarteko legeriaren pean da. Kopiatze eskubide guztiak erreserbaturik dira, baita telekarga daitezkeen dokumentuenak, irudi ikonografiko, soinuzko eta argazkienak ere.

Webgune honen irudikapen oro, hala osotara nola zati bat edo batzuena, zeinahi delarik prozedura, debekaturik da, argitalpenaren zuzendariak horretarako baimena eman ez badu, eta iruzurrezko imitazioa litzateke eta, hartara, Jabetza Intelektualaren Kodearen L.335-2 eta ondorengo artikuluek zigortua.

Webgune honen erabiltzaileak jakin behar du webguneko inprimakien bidez jakitera ematen dizkigun informazioak beharrezkoak zaizkigula beraren eskariari erantzuteko eta TRANSDEV konpainiari igortzen zaizkiola eta hark dituela tratatzen, administrazio eta merkataritzako kudeaketarako.

Webgune honetako marka eta logoak marka erregistratuak dira. Haien aipatzeak ez du, inondik ere, marka horiek erabiltzeko baimen edo eskubiderik ematen; ezin dira, beraz, markaren jabeak aitzinetik horretarako baimena eman gabe erabili, iruzurrezko imitazioa egin izanaren zigorpean.

Webgune honetan diren informazio guztiak telekarga daitezke, kopia eta inprima, betiere, erresalbu honekin:

  • informazio horiek ez ditu nork bakoitzak berarentzat besterik erabili behar eta ez, inondik ere, merkataritza xedez;
  • informazio horiek ezin dira aldatu;
  • kopia orotan TRANSDEV konpainiaren egile eskubideen aipua ("copyright") egin behar da.

Baimena jaso ez duen bestelako erabilera oro edo webgunearen irudikatze hala oso nola zati batena, zeinahi delarik ere prozedura, zorrozki debekaturik da, TRANSDEV konpainiak horretarako baimena aitzinetik eta idatziz eman ez badu, eta Jabetza Intelektualaren Kodearen L.335-2 eta ondorengo artikuluek zigorturiko iruzurrezko imitazioa litzateke.

CNIL erakundearen aitzineko adierazpena

Webgune hau Informatika eta Askatasunen Nazio mailako Batzordeak (CNIL) eman 7. adierazpen dispentsari loturik da: 7. dispentsa.

TRANSDEV konpainia zure informazioak segurtatzera engaiatzen da eta zorrozki isilpean atxikitzera. TRANSDEV konpainiak biltzen dituen datuak ez dizkio hirugarren bati uzten, ez urririk ez eta diru truk ere. 1978ko urtarrilaren 6ko legea aplikatuz, erabiltzaileek beti dute beren datu pertsonalen erabilera eragozteko eta haiek eskuratu eta zuzentarazteko eskubidea. Eskubide hori erabiltzeko "harremanetarako" atalaren bidez eska diezagukezu edota zure kide txokora konekta eta datu horiek alda edo ken.

Norbanakoen informazioen bilketa

 

TRANSDEV konpainia zure informazioak segurtatzera engaiatzen da eta zorrozki isilpean atxikitzera. TRANSDEV konpainiak biltzen dituen datuak ez dizkio hirugarren bati uzten, ez urririk ez eta diru truk ere.

Argitaratzailea

 TRANSDEV URBAIN PAYS BASQUE

 Maritxu Jarduera eremua - 64700 BIRIATU

Ostatatzailea

OVH

2, rue Kellermann - 59100 Roubaix - France

Kopiatze eskubidea

Webguneko informazioak publiko dira baina ezin dira merkataritza edota publizitaterako erabili. Ezin da webgune honetako orrialderik kopia.

Kredituak

Testuak eta itzulpenak

TRANSDEV URBAIN PAYS BASQUE – EUSKAL HIRIGUNE ELKARGOA

Argazkiak

Terre et Côte Basque /Hego Lapurdiko Lurralde Eremuaren turismo bulegoak

Webgunearen egilea

IZEECOM agentzia

Mendi Alde gunea - B eraikina

1945eko maiatzaren 8ko etorbidea 48 – 64 100 Baiona – Frantzia

Tel : +33 (0)5 59 31 48 73

info@izeecom.com  – www.izeecom.com