![]() |
MUGari esker, (Mugikortasun Urrikoen Garraioa), mugikortasun urri egoeran daudenak, bere etxean hartuak izan daitezke, beren hautuzko helmugara eramanak izateko. Zerbitzu hau aitzinetik erreserbatu behar da, eta Hego Euskal Hirigune lurraldeko* bidaiei mugatua da. Horren abantaila ukaiteko, %80 baino gehiagoko elbarritasun egoera bat frogatu behar duzu. Garraio dohakotasuna eskainia da, ahalmen urriko pertsona baten osasun egoerak, laguntzaile baten beharra manatzen duelarik. |
NOLA FUNTZIONATZEN DU?
Bidaiaren erreserbazioa bezperan egin behar da telefonoz, 18:00ak baino lehen
(edo ostiraleko 18:00ak aitzin astelehen bidaia batentzako).
Zerbitzuaren erreserbazioa, bidaia baino hilabete bat lehenago egin daiteke.
HEGOBUS garraioko titulu guziak bali dira MUG-arentzako.